Udalak azaldu duenez, udaldian, behin baino gehiagotan aurkitu dituzte adarrak eta inausketa-hondarrak errefusaren edukiontzietan. Hori dela eta, barrikoztarrei eskatu diete hondakin mota horiek behar bezala eta arduraz kudeatzeko, "ohiko edukiontzietan uzteak birziklatze-prozesua zailtzen baitu, eta ingurumenari kalte egiteaz gain, kostu ekonomiko handiagoa dakar guztiontzat".
Horregatik, Udalak herritarrei gogoratu die Inausguneak dituztela udalerrian, inausitako ondarrak jasotzeko berariaz pentsatutako biltegiakaz. Arriaga, Zabaletxe, Artepeta eta Garramune auzoetan eta frontoiaren ondoan daude. "Beraz, herritarrak animatzen ditugu laguntzera eta hondakinak behar bezala kudeatzera", adierazi dute.