Askotariko jarduerak antolatu dituzte barrikoztarrek, besteak beste: Yoga Integrala, Pilates, Zumba, Senior Mugikortasun Osasungarria, Antzerkia, Euskal Dantza, Josketa Tailerra, Puntu Tailerra, Ingelesa eta Pilates Terapeutiko eta Errehabilitatzailea. Era berean, tailer bereziak egingo dituzte, ikasturtean zehar jakinaraziko direnak.
Izena emateko, 665 615 120 telefono zenbakira deitu edo emakumeenhitza@gmail.com helbidera idatzi beharko da, edota www.emakumeenhitza.com webgunera jo. Plaza kopurua mugatua da, eta izena emateko hurrenkera zorrotzaren arabera gordeko dira. Izena emateko epea irailaren 9an amaituko da.