Barrikako ludotekak lanari ekin dio berriz, eta irailerako jarduera-egitarauaren berri eman du. Udalerriko haurrei zuzendutako tailer horien helburua da aste-akabuan primeran pasatzea.
Jarduera guztiak barikuetan egingo dira, 18:00etan, eta lehenbizikoa gaur, irailaren 6an, izango da, Ander Deuna Aretoan. Haurrek agenda-tailerra egingo dute, beren buruak ikasturte berrirako prestatzeko.
Hurrengo jarduera irailaren 13an egingo da, udal-liburutegian. Parte-hartzaileek Hosto Gardenak izeneko eskulana egingo dute.
Hurrengo astean, hilak 20, haurrek Txikitxef tailerra egingo dute Ander Deuna Aretoan, urtero legez.
Azkenik, irailaren 27an, zuhaitzak ezagutzeko jarduera bat izango dute liburutegian.
Tailer guztiak 5 eta 12 urte arteko haurrentzat direla, eta, izena emateko, liburutegia@barrika.eus helbidera mezu bat bidali edo 946 775 163 zenbakira deitu beharko da.