Barrikako Udalak pertsona bat kontratatuko du bost hilabetez eta jardunaldi osoan herri-lanetako peoi-lanak egiteko. Ekimena eskualdeko langabeei zuzenduta dago, eta Lanbideko zerbitzu orokorrek hautatuko dituzte, parekatze informatikoaren bidez.
Berdinketa hausteko irizpideei dagokienez, langabezian emandako denbora eta adina hartuko dituzte kontuan, eta emakumeek izango dute lehentasuna. Hautagaiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute, alta egoeran eta langabezian, eta nahitaezkoa izango da 2024ko deialdian kontratatuak ez izatea eta Behargintzak eskualdeko deialdi hau hasi aurreko urtean beste edozein deialditan kontratatuak ez izatea. Horretarako, Lanbiden eskatutako lanbideen barruan, nahitaez jaso beharko da honako hau: Herri-lanetako peoia, oro har.
Lanbideren curriculumean aldaketaren bat egin behar izanez gero, Lanbideko dagokion bulegoan egin ahal izango da, Lanbideren webguneko Nire Lanbidenet atalean, erabiltzaile-pasahitzagaz; bestela, Uribe Kostako Behargintzan ere egin ahal izango da. Lanbideren bulegora joan nahi izanez gero, Gorliz, Lemoiz eta Plentziako udalerrietan bizi direnak Mungiako bulegora joan beharko dute, eta Barrika, Berango, Sopela eta Urdulizen bizi direnak Getxokora. Zalantzarik izanez gero, Uribe Kostako Behargintzak Berangon duen bulegoan egin daiteke kontsulta, 946 760 638 telefonora deituta.
Deialdiak berak epeei dagokienez dituen beharrak direla-eta, Lanbideko zerbitzu orokorrek berehala emango diote hasiera hautaketa-prozesuari.