Inguruko ondarea ezagutzeko Ekoplanak egitasmoagaz bat egin du Barrikako Udalak

Erredakzioa 2024ko ira. 20a, 10:26

Artxiboko irudia.

Irailean eta urrian, inguruko ondareaz eta naturaz gozatzeko bisita gidatuak egiteko Ekoplanak jarduera-programa bultzatuko du Barrikako Udalak. Jata-Ondo LGEak eta Uribe eskualdeak antolatutako ekimen hori 2024ko turismo-ekintzako planaren barruan dago.

Aurten, berritasun modura, inguruko nekazaritza-ustiategiak bisitatuko dituzte, eta, aurreko edizioetan bezala, bisita gidatuak egingo dituzte udalerrietara. Ustiategien kasuan, haien kudeatzaileek eurek gidatuko dute bisitaldia, eta udalerrienean, berriz, Ekobideak enpresa arduratuko da.

Bisitak irailaren 21ean hasi eta urriaren 20an amaituko dira, eta euro bateko kostua baino ez dute izango. Izen-ematea hemen egin beharko da.

“Barrikako Udalak barrikoztarrak animatzen ditu bisita horietara joatera. Gure ustez, aukera interesgarri eta polita da familiarekin txangoa egiteko eta ondareari duen balioa emateko”, azpimarratu du Barrikako alkateak, Itziar Unibasok.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun