Barrika, Arimen Gauaren IV. ediziorako prest

Erredakzioa 2024ko urr. 16a, 12:43

Barrikako Udalak Arimen Gauaren hurrengo edizioa aurkeztu du: ipuin-kontalaria, ginkana, photocalla eta dibertsioz betetako gaua.

Urriaren 31n, eguenean, Arimen Gaua ospatuko dute Barrikan, "gure kulturaren inguruko ekitaldia, Euskal Herriko berezko tradizioak sustatzeko", azaldu dutenez arduradunek.

Egun horretan, herritarrek aukera izango dute Barrikako Udalak prestatutako jarduerez gozatzeko. Edizio hau Ander Deunan ospatuko dute, Goierri auzoan. 18:00etan ipuin-kontalariaren saioa hasiko da, “Sorginak eta beste munstro batzuk” izenekoa, 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat. 19:00etatik aurrera, ginkana egingo dute pilotaleku txikiaren inguruan. Gainera, arrastian zehar Arimen Gauari buruzko photocalla eta atrezzoa egongo dira, gura dutenentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun