Tailerra azaroaren 4tik 12ra emango dute, 18:00etatik 20:00etara, liburutegian, eta, parte hartzeko, norberaren mugikorra edo tableta eraman beharko da.
Joateko interesa dutenek urriaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera, liburutegia@barrika.eus helbidera idatziz edo 946 775 263 zenbakira deituz. Taldea osatzeko, gutxienez pertsona bik eman beharko dute izena.