Lehenengo saioa bihar, azaroaren 8an, egingo dute. Horretan, neska-mutilek tailer bat egingo dute "berdintasuneko lore bat" prestatzeko, elkarregaz lan egiten irakatsiko diena.
Hurrengo jarduera azaroaren 15ean izango da, Ander Deuna Aretoan; horretan, parte-hartzaileek indarkeriaren aurkako horma-irudia egingo dute.
Hurrengo barikuan, azaroaren 22an, txikiek poltsak diseinatuko dituzte genero ikuspuntu batetik, udal-liburutegian, eta azkena, azaroaren 29an, Ander Deuna Aretoan izango da, non zuhaitz baten bidez errespetua erakusteko jarduera bat egingo duten.
Tailer guztiak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta, izena emateko, e-mail bat bidali beharko da liburutegia@barrika.eus helbidera, edo telefono honetara deitu: 946 775 163.