Lehenengoa bariku honetan izango da, abenduaren 13an, udal liburutegian. Haurrek Gabonetako apaingarriak prestatuko dituzte.
Hurrengo ekintza abenduaren 20an izango da, Ander Deuna Aretoan; bertan, Txiki-Txef izeneko tailer tradizionala egingo dute.
Urteari amaiera emateko, abenduaren 27an, udal liburutegian, Gabonetako zuhaitz txiki bat egingo dute.
Tailer guztiak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude eta izena eman beharko da horietan parte hartzeko, mezu bat bidalita liburutegia@barrika.eus helbidera edo 946 775 163 telefono zenbakira deituta.