Antzezlanean, hilketen, desagerpenen eta bortxaketen biktima izan diren emakumeen lekukotzak jasotzen dira. ¿Cuántas muertas son muchas? kutsu poetikoz sortutako lana da, mundu osoan emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko.
Obra artistiko hau Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak antolatutako Antzerki tailerraren azken zatia da, Ahalduntze Eskolaren 22-23 ikasturtearen barrukoa.