Barrikako ludotekak negu beteko tailerrakaz hasiko du urtea

Erredakzioa 2025ko urt. 3a, 14:24

Tailerrak Ander Deuna aretoan eta Liburutegian egingo dituzte barikuetan. © BARRIKAKO UDALA

Barrikako ludotekak bost tailer antolatuko ditu urtarrileko bariku guztietan, 18:00etan. Hasteko, gaur bertan elur artifiziala, elur-malutak, hartz polar bat eta pinguino bat egingo dituzte.

Gaurko jardiuera Ander Deuna Aretoan egingo dute eta 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta egongo dira. Gaurkoan eta hurrengoetan izena emateko liburutegia@barrika.eus helbidera idatzi beharko da, edo, bestela, 946 775 163 telefono-zenbakira deitu.

Hurrengo jarduera urtarrilaren 10ean egingo dute, Udal Liburutegian, eta hartz zuri bat egingo dute. Tailerrek urtarrilaren 17an izango dute jarraipena Ander Deuna Aretoan, eta pinguino bat egingo dute hainbat material erabiliz.

Hurrengo saioa urtarrilaren 24an izango da Udal Liburutegian, eta elur-malutak egingo dituzte, denak desberdinak. Hileko azken saioa urtarrilaren 31n egingo dute Ander Deuna Aretoan, eta Txiki-Txef tailer tradizionala egingo dute, gai horri lotuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun