Lehenengo ikastaroa urtarrilaren 24an izango da, 09:00etatik 13:00etara. Bertan, IT Txartelaren azterketetarako hitzordua hartu, BAK Q atera edo aurrez aurreko tutoretza inola eskatu ikasiko dute parte-hartzaileek, besteak beste.
Hurrengo ikastaroak, otsailaren 3tik 13ra bitartean izango dira, eta Googleren aplikazio guztiak sakonki ezagutzeko balioko du. Martxoan, berriz, 3tik 12ra, aplikazio horiek telefono mugikorrean kudeatzen ikasiko dute.
Apirilaren 3an eta 4an, informatika-hodeian zer den ikasteko txanda izango da: zertarako balio duen eta nola sar daitekeen.
Ekainean, hilaren 2an eta 3an, Google Driven nola sartu irakatsiko dute, zertarako balio duen eta zer abantaila eskaintzen dituen. Uda ostean, irailaren 8an eta 9an, Googleren beste aplikazio bat ezagutu ahal izango da, kasu honetan smartphonean ditugun argazki digitalak kudeatzeko.
Urriaren 6tik 8ra bitartean, Barrikako KZ Guneak ikastaro espezifiko bat antolatuko du pertsona guztiek egunero mugikorraren bidez erabiltzen duten tresna bat kudeatzeko, WhatsApp aplikazioa, hain zuzen ere.
2025eko ikastaroak amaitzeko, azaroaren 3an eta 4an, Osakidetzagaz harremanetan jartzeko eta osasunagaz lotutako izapide guztiak kudeatzeko modua azalduko dute.