Alegia moderno bat da, bereziki hiru ideia bat lantzen duena: ezbeharrak gainditzeko, ingurunera egokitzeko eta, talde batek bizirik irauteko xedez, denen arteko lankidetza indartzeko prozesua. Uholde batek hartuko du basoa, eta hango biztanleak aurrera ateratzeko ahaleginetan ariko dira behin-behineko babesleku batean. Azeri ttiki batek bere burua eskainiko du jana eta ura bilatzeko, baina taldea ez da fidatzen ez haren gaitasunez ez asmoez, eta beste batzuei ematen dizkie lan horiek.
Parte hartu nahi dutenek liburutegia@barrika.eus helbide elektronikoan edo 946775163 telefonora deituz eman dezakete izena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!