Ekintza guztiak barikuetan izango dira, 18:00etan. Lehenengoa joan den barikuan izan zen, otsailaren 7an, udal liburutegian, eta, bertan, txikiek eguzki-lore bat prestatu zuten.
Hurrengo ekintza otsailaren 14an izango da, Ander Deuna Aretoan, eta, tailer horretan, txikiek latxa ardi bat sortuko dute.
Otsailaren 21ean, Ander Deuna Aretoan, euskal mitologiako pertsonaiak eta kondairak ezagutzeko jarduera bat egingo dute.
Azken ekintza otsailaren 28an izango da, Ander Deuna Aretoan. Bertan, “txiki-txef” tailer tradizionala egingo da.
Tailer guztiak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Izena emateko, mezu bat bidali beharko da liburutegia@barrika.eus helbidera edo deitu 946 775 163 telefonora.