Inauteri jaia ospatuko dute martxoaren 1ean Barrikan

Iker Rincon Moreno 2025ko ots. 19a, 11:49

Inauteriak Barrikan, artxiboko irudia.

Inauteriak ospatzeko festa antolatu dute Barrikako jai-batzordeak eta Udalak. Jaia martxoaren 1ean, zapatuan, izango da, Ander Deuna aretoan, 18:00etatik aurrera.

18:00etan Monda Lirondak Detektibeak clown ikuskizunaren emanaldia egingo du eta, amaieran, txokolate-jan herrikoia egongo da. "Animatu mozorroa jantzita Goierrira etortzera, Inauterietan parte hartzeko", deitu dute antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun