Parte hartzeko interesa dutenek udal-liburutegian eman beharko dute izena, otsailaren 24tik otsailaren 28ko 13:00etara arte. Izena emateko momentuan, tostadak aurkezteko erretilu bat emango zaio parte-hartzaile bakoitzari.
Parte-hartzaileek 12 tostada aurkeztu beharko dituzte martxoaren 4an, barrako (azalagaz edo gabe), moldeko edo brioche ogizkoak, udaletxeko etxabean, 18:00etik 18:30era bitartean. Nahitaezkoa izango da 18 urte baino gehiago edukitzea eta profesionala ez izatea.
Azpilean tostadak aurkeztuko dira, inolako apainketarik gabe. Epaimahaikideek zaporea, testura eta aurkezpena hartuko dituzte kontuan. Jarraian, 18:30ean, epaimahaikideek dastatzeari ekingo diote, irabazleak aukeratzeko.
Sariak hiru bonu izango dira, Barrikako jatetxe edo dendetan kontsumituz erabiltzekoak. Lehenengo saria 200 eurokoa izango da, bigarrena 150 eurokoa, eta hirugarrena 100 eurokoa.
Sariak banatu ostean, ikusleek tostadak dastatuko dituzte. Saria erreklamatzeko epea 2025eko abenduaren 31n amaituko da.