Epaimahaia hiru barrikoztarrek osatu zuten, eta lan zaila izan zutela nabarmendu dute, parte-hartzaileen artean maila handia baitzegoen. Maruja Rodriguez, Monica Mate eta Joseba Unibaso arduratu ziren dastatzeaz eta Barrikako tostada onenak baloratzeaz.
Sari-banaketaren ondoren, ohi bezala, lehiaketa ikustera udaletxera hurbildu ziren herritarrek aurkeztutako tostadak dastatu zituzten.