Etxeko txikienentzako koloniak antolatu dituzte Barrikan Pazko Asterako

Erredakzioa 2025ko mar. 18a, 09:39

Barrikako Udalak Udaberrileku bat antolatu du Pazko Asterako, haurrek tailerrez eta jarduerez gozatzeko aukera izan dezaten, apirilaren 22tik 25era. Jarduerak euskaraz egingo dituzte, Goierriko Ander Deuna udal lokaletan, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Egun horietan, haurrek steam tailer bat, zenbait jolas eta arte-ginkana bat egingo dituzte, besteak beste. 5 eta 10 urte bitarteko haurrek eman dezakete izena, hau da, 2015 eta 2020 bitartean jaiotakoek. Plaza-kopurua mugatua da, eta lehentasuna izango dute Barrikan erroldatutakoek.

Izena emateko, martxoaren 17tik 31ra egin beharko da inskripzioa, Udal Liburutegian, astelehenetik eguenera, 17:00etatik 20:00etara, eta barikuetan, 10:00etatik 13:00etara. Baita liburutegia@barrika.eus posta elektronikoaren edo 946 775 163 telefono-zenbakiaren bitartez ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun