Etorkizunean, osasun-arretako langileak birbanatu ondoren, –daborduko abian dago prozesua–, ordutegia bigarren fase batean luzatuko dute, lanaldi osora igaro ahal izateko, 08:00etatik 15:00etara. Ordutegiaren luzatze horrek "eragin positiboa izango du barrikoztarren osasunaren zaintzan", Itziar Unibaso alkatearen hitzetan.