Edukiontzi zurian, besteak beste, ondorengoa sartu daiteke: arropa, oinetakoak, osagarriak, liburuak, jostailuak, etxetresna elektriko txikiak eta abar. Guztira berrerabilpenerako bost edukiontzi daude Barrikan: Goierri, Kultur Aretoaren aurrean; Artepeta, Colisée egoitzaren aurrean; Iparralde; kontsultategiaren aurrean; eta San Telmon.
Edukiontzi berri horregaz,, Barrikako Udaletik gogorarazi gura dute nola “beharrezkoa den erabiltzen ez dugun eta bigarren bizitza bat izan dezakeen guztia bereiztea eta berrerabilpenaren edukiontzian uztea”.