Barikuan, maiatzaren 9an, tokiko elkarte eta erakundeakaz lip dub bat grabatuko dute, Bulego taldearen Gure bihotzaren taupadak abestiagaz. Hitzordua 18:30ean jarri dute, udaletxerako bidean.
Ondoren, hilaren 17an, Euskal Jaia egingo dute frontoian, 11:30etik 14:30era, egurrezko jolas tradizionalakaz, puzgarriakaz eta disko-festagaz, dena familia-giroan eta euskara protagonista dela.
Azkenik, lip duba maiatzaren 23an proiektatuko dute, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.