Bariku honetan, hilak 16, BBKren XLIV. Udaberriko Abesbatza Kontzertuak iritsiko dira Barrikara, Bilboko Pagasarri Abesbatzaren, Bilboko Arraizpe Abesbatza Taldearen eta Barrikako Aita Gotzon Abesbatzaren emanaldiakaz. Bizkaiko Abesbatzen Federazioak BBK Fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz antolatutako kontzertu hau Barrikako Andra Mari elizan izango da, 19:30ean.