Lehen tailerra aste honetako barikuan, ekainaren 6an, izango da, Udal Liburutegian, non bitxi txikiak egiteko eskulanak landuko diren.
Hurrengo jarduera ekainaren 13an izango da, Ander Deuna Aretoan, eta koloretako kaleidoskopio txiki bat egingo dute bertan.
Azken jarduera ekainaren 27an izango da, hau ere Ander Deuna Aretoan, "guztion artean askari zoragarriaz gozatzeko".
Tailer guztiak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Izena emateko, liburutegia@barrika.eus helbidera mezu bat bidali beharko da edo deitu 946 775 163 telefonora.