Udal-bulegoetan instalatutako eguzki-energia fotovoltaikoaren sistema 2025eko martxoaren 6an jarri zuten martxan. Harrezkero, eraikin publikoen kontsumo elektrikoaren zati ba bete ahal izan dute, hala nola udaletxearena, udal-brigadaren biltegiarena, udal-tabernarena, mediku-kontsultategiarena, Ander Deunaren lokalarena eta Emakumeen Hitza lokalarena..
Itziar Unibaso Barrikako alkateak zera adierazi du neurriaren inguruan: "Udal-eraikinen kontsumo elektrikoa plaka fotovoltaikoak instalatu aurretik eta ondoren alderatzean, uste dugu instalazioak orain arte ondo funtzionatzen duela, baina ez dugu jakingo horrek zer inpaktu eta onura erreal dakarren urte osoko datuak izan arte. Txosten hau plakak martxan jarri ziren egunaren (aurtengo martxoaren 6a) osteko lehen hiruhilekoari buruzkoa da, eta horrek egiaztatzen du Udal honek ingurumenaren eta jasangarritasunaren alde egindako apustuak ere aurrezpen ekonomikoa dakarrela udalerriarentzat".
Udaletik azpimarratu dutenez, energia berriztagarriaren erabilerak ez du soilik gastua murriztu, baita ingurumen-inpaktua ere: emisio kutsatzaileak jaitsi dira, kudeaketa energetikoa hobetu da eta kanpoko iturriekiko mendekotasuna txikitu.