Lehen tailerra aste honetako barikuan, irailaren 5ean, izango da, Udal Liburutegian. Bertan, hasiko den ikasturte berrirako agendak landuko dituzte.
Hurrengo jarduera irailaren 12an izango da, Ander Deuna Aretoan, non kolore ezberdinetako botilak egingo diren.
Hurrengo barikurako, irailaren 19rako, Udal Liburutegian, tote bag batzuk apaindu ahal izango dira, denetarik eraman ahal izateko.
Azken jarduera irailaren 26an izango da, hau ere Ander Deuna Aretoan, txapak egiteko tailer bategaz.
Tailer guztiak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Izena emateko, mezu bidali beharko da liburutegia@barrika.eus helbidera edo deitu 946 775 163 telefonora.