Ikastaroa urriaren 14an hasiko dituzte, baina horretarako, gutxienez sei pertsona taldeak sortu beharko dituzte eta gehienezko plazak ere mugatuak izango dira. Era berean, Barrikan erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute, eta plazak izena emateko ordenaren arabera esleituko dira.
Izen-ematea irailaren 15etik 29ra egin beharko da liburutegian. Matrikularen prezioa 72 eurokoa izango da, baina pertsona bakoitzaren baldintzen araberako diru-laguntza izango da.
Informazio gehiago: udal-liburutegian, astelehenetik eguenera 17:00etatik 20:00etara eta barikuetan 10:00etatik 13:00etara, 94 677 51 63 telefonoan edo emailez liburutegia@barrika.eus.