Barrikako Udalak euskararen ikaskuntza sustatzeko diru-laguntzak eskainiko ditu

Ander Zarraga 2025ko urr. 7a, 17:13

Laguntza jaso ahal izateko hartzaileak Barrikan egon beharko dira erroldatuta.

Udalak 2023-2024 ikasturterako ikastaroen kostuaren %100era arte ordainduko du; gehienez, 600 euro pertsona bakoitzeko.

Barrikako Udalak euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzeko diru-laguntzen deialdia onartu du 2023-2024 ikasturterako. Laguntza hauek udalerrian erroldatuta dauden herritarrei zuzenduta daude, euskaraz ikasten ari diren edo ikastaro bat egin duten pertsonei gastuaren %100era arteko itzulketa eskainiz, gehienez 600 euroko diru-laguntzagaz.

Subentzioak zentro ofizialetan edo Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bidez egindako ikastaroetarako izango dira baliagarriak. Eskatzaileek gutxienez ikastordu guztien % 90ean parte hartu, maila gainditu, Barrikan erroldatuta egon eta udalagaz zerga-betebeharrak egunean izan beharko dituzte.

Udalaren helburua argia da: "Euskara herritarren artean sustatu eta erabilera errealari bultzada ematea", adierazi dute. Programa honek, gainera, euskararen normalizazioan urrats garrantzitsua suposatu gura du, ikasle berrien parte-hartzea erraztuz eta hizkuntza ohiturak indartuz udalerrian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun