Osakidetzak Barrikako kontsultategiko ordutegia 15:00ak arte luzatuko du

Ander Zarraga 2025ko urr. 8a, 15:42

Barrikako mediku kontsultategia. © BARRIKAKO UDALA

Osakidetzak Barrikako kontsultategiko osasun-arretaren ordutegia 08:00etatik 15:00etara bitartean zabalduko duela iragarr. Neurri honek familia-medikuen kupoak berrantolatzea ekarriko du, eta, ondorioz, 14 urtetik gorako barrikoztar guztiek udalerriko kontsultategian bertan jasoko dute arreta medikoa.

Urriaren 17tik aurrera indarrean sartuko den neurri honek Barrikako alkate Itziar Unibasok azken urtean Osakidetzako zuzendaritzagaz izandako bileretan adostutako emaitza dela azaldu du Udalak. "Ordutegiaren luzapenak gure herrian osasun-arreta hobetuko du nabarmen. Helburua da herritarren ongizatea indartzea eta Barrika irisgarriagoa eta atseginagoa izatea", adierazi du alkateak.

Bestalde, Osakidetzaren Uribeko ESIak jakinarazpen pertsonalizatuak bidali dizkie posta bidez herritar guztiei, ordutegi berria eta dagokien familia-medikuaren izena zehaztuz. Neurri honek Barrikako osasun-arreta sendotu eta herritarren eguneroko osasun-beharrak hobeto asetzea du helburu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun