Barrika, ontzien birziklapenaren buruan

Iker Rincon Moreno 2025ko urr. 10a, 11:05

Edukiontziak, artxiboko irudian.

Biztanle bakoitzeko 24,6 kg ontzigaz, 2025eko urtarriletik irailera bitartean, Uribe Kostako Mankomunitateko daturik onena duen udalerria da.

Barrikako udalerriak ontzi bilketaren datuak hobetu ditu 2025eko urtarriletik irailera, biak barne. Aldi horretan, barrikoztarrek behar bezala bereizi dituzte, edukiontzi horian, birziklatzeko plastikozko eta metalezko 39.363 kg ontzi.

Datu horren arabera, Barrika da Uribe Kostako Mankomunitatearen buru, biztanle bakoitzeko bildutako kiloetan. "Udalak herritarrak zoriondu nahi ditu, eta hondakinak jatorrian banatzen jarraitzera animatu", azaldu dute udal-iturriek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun