Barrikaren atzetik, Lemoiz kokatzen da, 20,1 kilo biztanleko markagaz, Urdulizen biztanle bakoitzeko 18,7 kilo batu dituzte eta Gorlizen 18,5. Datu hori kontuan izanda, Barrikako Udalak herritarren erantzukizuna eta inplikazioa nabarmendu ditu, eta jatorrian hondakinak bereizten jarraitzera animatu ditu.
Udal-iturriek barrikoztarrak lorpen honengatik zoriondu gura izan dituzte eta emaitzak horiek mantentzera animatu dituzte, hondakinak jatorrian bananduz.