Dantza eta musikaz gozatzeko Eingo! taldearen eskutik hasiko dira ekintzak. Goizean zehar hamaiketakoa izango da plazan gerturatzen diren guztientzat. Erromeria egiten den bitartean, herriko elkarteek antolatutako beste jarduera batzuk ere egingo dira, hala nola, txalaparta, zeramika tailerra, txapela jaurtiketa, aurpegi margoketa, marrazketa tailerra eta irakurketa gunea. Barrikako Udaleko Euskara Zinegotzia, Gixane Muñizek, “Jai Batzordea, Emakumeen Hitza, Gure Ixerdia, Gertuko eta Ttakunerre bezalako elkarteek urte osoan zehar gure hizkuntzaren alde egiten duten lana eta, bereziki, egun hau zerbait oso berezia izan dadin Udalarekin egiten duten elkarlana” nabarmendu ditu.