Argazki Digital Rallyaren 10. edizioa antolatu dute Barrikan

Beatriz Antona Uribe 2025eko abenduaren 4a

Barrikako Udalak eta JubiBarrika Elkarteak 4 x 4 x 3 Argazkilaritza Rally Digitalaren 10. edizioa antolatu dute. Aurten abenduaren 21ean izango da eta argazkigintzako profesionala ez den 18 urtetik gorako edozein zalek parte hartu dezake. Partaideek izena eman beharko dute abenduaren 17a baino lehen, Udalaren webgunean.

Parte-hartzaileen azken izen-ematea lehiaketaren egunean bertan egingo da, 9:00etatik 9:45era, Barrikako udaletxean. Lehiaketa 10:00etan hasiko da eta udalerri barruan soilik atera ahalko dira argazkiak. Rallya amaitzeko, parte hartzaileek izena ematean emango zaien memoria-txartela eman beharko dute, hautatutako lau argazkiekin, Barrikako Jubilatuen Etxean 13:30ak baino lehen.

Epaimahaiaren erabakia sarien banaketako egunean bertan jakinaraziko da. Edizio honetan argazkigintzako profesionalak osatuko dute epaimahaia. 980 euro banatuko dira guztira hainbat saritan. Aurkeztutako hiru bilduma onenetako bakoitzari trofeoa eta saria emango zaizkio. Horrez gain, bertako artista baten bildumarik onena ere sarituko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun