Zapatuan puzgarriak egongo dira goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arrastiko 16:00etatik 19:00etara Udaletxeko plazan. Zirku tailerra egingo da 11:00etatik 14:00etara frontoian eta, leku berean, Disko Festa ospatuko da arrastian, 19:00etatik 22:00etara DJ Mikeltxiren eskutik. Domekan, goizeko 11:00etatik 13:00etara puzgarriak egongo dira eta, ordu berean, egurrezko jolasak egingo dira Udaletxeko plazan.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun