Barrikako 2026ko aurrekontuen erabakietan parte hartzeko aukera izan zuten herritarrek, herria hobetzeko proposamenak planteatuz eta herritarren beharrei eta eskaerei erantzuteko ekarpenak proposatuz. Jasotako proposamenak aztertu eta gero, datorren urtean gauzatuko dira horietako batzuk.
Alde batetik, eserlekuak jarriko dira egoitzarainoko igoeran eta pilotalekuan eta farmazian daudenak berrikusiko dira berriak instalatzeko, behar izanez gero. Bestetik, paperontzi berriak instalatuko dira udalerriko hainbat tokitan eta argiztapena hobetuko da beste hainbatetan. Azkenik, Abadenesoloko parkea egokitzeko proiektu berria egingo da.