Barrikako Udalak aurtengo aurrekontu-ekitaldirako dirulaguntzak onartu ditu

Beatriz Antona Uribe 2025eko abenduaren 17a

Dirulaguntza eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira. Epea abenduaren 16 hasiko da eta 2026ko urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik.

Alde batetik, kultura-jarduerak sustatu dituzten erakunde eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa onartu de Barrikako Udalak. Horren aurrekontu-muga 14.000 eurokoa da.

Bestetik, aurtengo Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga eta 2024ko zabor eta estolderia tasak ordaintzeko laguntzen deialdia onartu du Barrikako Udalak, errenta maila baxuak dituzten udalerriko familientzat bideratuta.

Horrez gain, haurtzaindegiko dirulaguntzen deialdia onartu dute. Dirulaguntza emango zaie Plentziako Haurreskolako edo beste haurtzaindegi batean egon diren 0 eta 2 urte bitarteko haurrei, eta 2 eta 3 urte bitarteko haurrei, ikastetxe publikoetan edo itunpekoetan 2 urteko ikasgelara joan badira.

Azkenik, Barrikako Udalak dirulaguntzak emango dizkie euskara ikasten duten herritarrei. 2024-2025 ikasturtean zentro ofizialetan edo Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bidez euskara ikastaroa egin duten herritarrek eskatu dezakete dirulaguntza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun