Luminaria berriek gidarien arreta erakartzen duen argiztapena ematen dute, segurtasuna hobetzeko. Argi berriak oinezkoen ikus-eremu horizontala eta bertikala handitzen dute eta argi keinukari laranja dute, oinezkoen pasabidea dagoela ohartarazteko.
Barrikako Udalak luminaria berriak instalatu ditu udalerriko oinezkoen hiru pasabideetan, segurtasuna hobetzeko helburuagaz. Luminaria berriak Letxereneko pasabidean, Goierri auzoan, Martatxuenako pasabidean, Larretxen, eta San Telmo auzoko pasabidean instalatu dira.
Luminaria berriek gidarien arreta erakartzen duen argiztapena ematen dute, segurtasuna hobetzeko. Argi berriak oinezkoen ikus-eremu horizontala eta bertikala handitzen dute eta argi keinukari laranja dute, oinezkoen pasabidea dagoela ohartarazteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!