Gabonetan Barrikak Bizikidetza zibikoagoaren alde egingo du

Izaro Garcia 2025eko abenduaren 24a

Barrikak pirotekniarik gabeko Gabonak aldarrikatu ditu.

Barrikako Udalak Gabonetan pirotekniarik ez erabiltzeko deia egin du, bizikidetza zibikoagoa eta errespetuzkoa sustatzeko xedegaz. Udalak gogorarazi du su-artifizialek eta bestelako artefaktu piroteknikoek suteak eragin ditzaketela, eta beraz, beldurra eta larritasuna sortzen dituztela bai pertsonengan bai animaliengan ere.

"Gabonetan ZERO piroteknia" lelopean, herritarrei Gabonetako ospakizunetan petardo, su-farolatxo edo bestelakorik ez erabiltzeko eskatu die. Udalaren esanetan, neurri horrek ingurunea zaintzen laguntzeaz gain, auzokideen elkarbizitza hobetzen du, bereziki kolektibo zaurgarrienen ongizatea kontuan hartuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun