Barrikako ludotekak hainbat jarduerakaz hasi du urtea

Beatriz Antona Uribe 2026ko urtarrilaren 5a

Tailerrak Ander Deuna Aretoan eta Udal Liburutegian egingo dituzte barikuetan. © BARRIKAKO UDALA © BARRIKAKO UDALA

Barrikako ludotekak urtarrilean zehar antolatutako ekintzen egitaraua abiatu du. Tailer guztiak barikuetan egingo dira, arrastiko 18:00etan, eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude.

Aurtengo jarduerak urtarrilaren 2an hasi ziren Ander Deuna Aretoan, elur artifiziala sortzeko tailerragaz. Aste honetan, urtarrilaren 9an, haurrek elur-malutak sortuko dituzte Udal Liburutegian. Datorren astean, urtarrilaren 16an, elur-bolak landuko dituzte Ander Deuna Aretoan. Hilaren amaierara begira, urtarrilaren 23an, Udal Liburutegian elurrezko panpina egingo dute parte-hartzaileek. Azkenik, urtarrilaren 30ean, Ander Deuna Aretoan egingo den tailerrean panpina mota desberdinen emozioak lantzea izango da helburua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun