Lurzatiak G-Artepeta sektorean daude, eta salmenta Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) hiri-lurzoruari buruz ezarritakoaren arabera egingo da. Udalak azaldu duenez, prozedura irekia izango da, enkante bidez, interesa duen edonork proposamena aurkezteko aukera izan dezan.
Proposamenak aurkezteko 20 laneguneko epea izango da, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Enkantean, eskai ntza ekonomikorik handiena aurkezten duenari esleituko zaizkio partzelak, eta kontratuaren baldintzak ez dira negoziatuko. Lurzati bien ezaugarriak udalaren dokumentazioan jasota daude.
Udalaren arabera, lur salmenta honen bidez, auzoen arteko konektibitatea hobetzeko azpiegitura berriaren finantzaketan aurrerapauso garrantzitsua eman gura da, oinezkoen eta bizikleten joan-etorria errazteko.