Bizkaian 2.000 biztanletik beherako udalerrien artean, Barrika 12. postuan dago. Udalak zehaztu duenez, aurretik dauden 10 udalerri 1.000 biztanletik beherakoak dira, eta horietako askok 500 biztanletik behera dituzte; beraz, azpimarratu dute Barrikaren emaitzak bereziki esanguratsuak dira antzeko tamainako herrien artean.
Udalaren ustez, datuok agerian uzten dute biztanleria handiagoa den heinean, hondakinen bereizketarekiko konpromisoa txikiagoa izan ohi dela. Horregatik, Barrikak ontzien bilketan erakutsitako portaera "eredugarri" hori beste frakzioetara ere hedatzea proposatu du: izan ere, Udalak azpimarratu duenez, Uribe Kostan ontziak ondoen bereizten dituen udalerria izanik, "gainerako hondakinen bereizketan ere nabarmentzeko" erronka du.
Azkenik, Barrikako Udalak herritarrak zoriondu gura izan ditu lortutako emaitzengatik, eta nabarmendu du datuok urtetik urtera hobetzen ari direla. Halaber, gaikako bilketa egokiaren garrantzia azpimarratu du, ingurumenari lotutako ondorioengatik ez ezik, herritarrentzat eta udalerriarentzat duen kostuagatik ere, eta kontzientziazio lanean sakontzen jarraitzeko deia egin du.