Barrika Pirata Trail laugarren edizioa estatuko onenen artean sartu da milaka parte-hartzailegaz

Laura Fontalba Colomo 2026ko maiatzaren 12a

Barrika Pirata Trailaren laugarren edizioaren emakumeen kategoria. © BARRIKA UDALA.

Pasa den domekan, hamar herrialdetako mila kirolarik baino gehiagok hartu zuten parte Pirata Trailaren laugarren edizioan. Probak 13.200 metroko ibilbidea zuen, Muriola, Barrika eta Meñakoz hondartzak eta Barrikako barrualdeko basoa zeharkatuz. 

Aurten lortutako emaitzagaz, ekimena estatuko onenen artean sartu da eta euskal rankingaren hamar eta hamabost kilometro bitarteko distantzien formatuan liderra bihurtu da. Orain arte egindako bide laburraren bermerik onena izan da.

Gizonezkoen kategorian, Peio Lagos bizkaitarrak errekor absolutua lortu zuen minutu bat baino gehiago jaitsita aurreko edizioan lortutako marka: 52:59. Lagosek bi minututik gorako aldea atera zien Sendoa Martinezi (54:55) eta aurreko edizioan bigarren izan zen Esteban Serranori (55:26). 

Emakumeen kategorian, Ane Uriarte izan zen podiumean lehenengoa. Uriarte Peio Lagosen gertu geratu zen, baina aurreko edizioko marka (65:10) lortzetik 14 segundora. Nerea Santos (65:57) izan zen podiumean bigarren eta Eider Arantzamendi (69:45) hirugarrena. 

Azkenik, oinez ibiltzeko modalitatean, lehiatzekoa ez bazen ere, Josu Andoni Begoñak lortu zuen "lehenengo postua", 1:44:28ko denbora eginda.

Aurten, parte-hartzaile guztiak (mila baino gehiago eta horietatik 16 Barrikan erroldatuak) amaitu zuten proba, Barrika Pirata Trailek beste aurrerapauso batera eramaten Euskadiko eta estatuko eliteko proben artean.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun