Barrikako Udalak herriko taberna kudeatu eta ustiatzeko lehiaketa publikoa ireki du

Ander Zarraga 2026ko maiatzaren 19a

Taberna barrutik ikusi ahal izateko bisita gidatu bat egingo dute ekainaren 2an, 09:00etan. © BARRIKAKO UDALA

Barrikako Udalak udal-titulartasuneko taberna-jatetxearen kudeaketa eta ustiaketa esleitzeko baldintza pleguak argitaratu ditu bere webgune ofizialeko Kontratatzailearen Profilean. Zerbitzu honen ardura hartu gura duten ekintzaile zein enpresek lizitazio-iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasiko diren 28 egun naturaleko epea izango dute euren proposamenak aurkezteko.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaintzak modu elektronikoan baino ezingo dira entregatu, aipatutako plataforma digitalean, eta epearen azken egunean eguerdiko 12:00ak baino lehenago erregistratu beharko dira. Prozesuaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero edo pleguen inguruko edozer zalantza argitzeko, Udalak herritarren eskura jarri du udala@barrika.eus helbide elektronikoa, eta baita 946 771 062 telefono zenbakia ere, goizeko 07:00etatik arratsaldeko 14:30era bitarteko ordutegian laguntza emateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun