Udaletxean lan egiten hasi zenean, Kultura, Berdintasun eta Gizarte-ongizateko zinegotzia zen. Orain dela hiru urte alkate gisa hasi zenetik, eta denboraldi horretan egindako jarduerei esker, EAJko alderdikideen babesagaz alkatetzarako hautatu dute berriro.
EAJtik azpimarratu duten bezala, bere legealdian hainbat erronka gainditu ditu: lehen mailako arreta arloan hobekuntzak edo herritarrekiko elkartasuna, esate baterako. Gainera, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) behin betiko onartzea ere lortu du. Horri esker, udalerrian etxebizitza kolektiboa sustatuko dute, horiek eskuratzeko erraztasunak emanez.
Nabarmendu dutenez, orain, Udalak etapa berri bati ekin dio eta Unibasok ilusioz eta konpromisoz eskertu du hautagaitza. Azpimarratu duenez, kudeaketa egonkorra eta hurbila lortu gura du, auzokideen parte-hartzea kontuan izanez. "Zazpi urte izan dira Barrikako auzokideakaz batera lan handia egiten, euren beharrak entzuten eta herrian sortutako erronkei erantzuna ematen", azaldu du berak, zera azpimarratuz: "Orain, elkartuagoa eta hurbilagoa den, eta guztiontzako aukerak eskaintzen dituen Barrika eraiki gura dut".
Ohartarazi dutenez, izendapen honegaz, Barrikako herritarren ongizatea, udalerriaren garapen iraunkorra eta zerbitzu publikoen etengabeko hobekuntza ardatz dituen proiektu baten jarraipenaren aldeko apustua berresten dute.