Udalak azaldu duenez, lan horiekaz iragankortasuna itzuli dio Arteagako iturria eta Uribarri baserria lotzen dituen zatiari. "117 metro linealetan zehar hedatu dira, eta, ondorioz, 351 metro koadroko azalera erabat berritu da, jendea bizi den azken jabetzara iristeko sarbide segurua bermatzeko", adierazi du.
Udalak dioenez, lanak lurraren kalteak karrakatuz hasi ziren, horiek berdinduz eta betez. Ondoren, burdinazko eta zuntzezko sarez sendotutako hormigoizko zolata baten bidez, gainazala zolatu zuten erresistentzia emateko. Eta, amaitzeko, euri-urak jasotzeko eta behar bezala bideratzeko neurriak hartu zituzten, datozen neguetan korronteek azpiegitura berriro honda ez dezaten.
Azkenik, Barrikako Udalak 24.172,84 euroko inbertsioagaz landa-inguruneak eta auzokoen bizi-kalitatea mantentzeko konpromisoa berretsi du, udalerriko auzoen loturak "beti baldintza ezin hobeetan" egon daitezen ziurtatuz.