
Urriaren 1etik ekainaren 17ra arte izango da jarduera, eta saioak eguenero izango dira, arratsaldez, Goierriko Ander Deuna Aretoan. Klaseak 18:30etik 19:30era eta 19:30etik 20:30era emango dira. Plazak mugatuak direnez, Udalak jakinarazi du lehentasuna emango diela udalerrian erroldatuta dauden pertsonei.
Izen-emateak irailaren 30era egin ahalko dira Udal Liburutegian, astelehenetik eguenera 17:00etatik 20:00etara, eta barikuetan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago eskuratzeko, 94 677 51 63 telefonora deitu edo liburutegia@barrika.eus helbidera idatzi daiteke.