Barrikako adinekoak omentzeko merienda egingo dute urriaren 1ean

Izaro Garcia

Barrikako Udalak belaunaldien arteko harremanak indartzea gura du.

Barrikako adinekoek berebiziko protagonismoa izango dute urriaren 1ean. Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, herriko nagusiak omentzeko topaketa antolatu du Udalak, Jubibarrika erretiratuen elkarteagaz elkarlanean. Hitzordua 18:00etan izango da, Tabernatxu Barrikan.

Arrastiko topaketak mahai baten bueltan elkartzeko, hitz egiteko eta elkarregaz egoteko aukera eskainiko die herritarrei. Horrela, adinekoek Barrikako egunerokoan duten presentzia eta herriko bizitza sozialean egiten duten ekarpena aitortu gura dituzte, belaunaldien arteko harremanak indartzeagaz batera. 

Itziar Unibaso alkatearen esanetan, "gure adinekoek Barrikaren memoria bizia, indarra eta nortasuna ordezkatzen dituzte". Horregatik, ekimena ez da merienda hutsa izango: urteetan herriari egindako ekarpena eskertzeko eta adinekoei aitortza egiteko topagunea ere izan gura du.

 

 
 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun