Udalak azaldu du datu hauek erakusten dutela Barrika posizio onean dagoela eskualdeari dagokionez: 2026an gaikako bilketa-tasa % 35,30ekoa izan da herrian, Uribe Kostan batez bestekoa % 30,22koa izan den bitartean, eta 45,5 kilo materia organiko jaso dira pertsona bakoitzeko, mankomunitatearen 15,37 kiloko batez bestekoa gaindituz ere.
Udalaren ustez, hobekuntzak 2023tik zerbitzua hobetzeko hartutako neurrien eta herritarrei zuzendutako informazio-kanpainen ondorio dira. Adibide gisa jarri dute 2025ean kanpaina baten bidez herritarrei jakinarazi zitzaiela 550 etxebizitzak baino gehiagok (udalerriaren % 80) sekula ez zutela edukiontzi marroia ireki, eta egun % 54ra jaitsi dela ehunekoa.
Horregaz batera, udalak birziklatzera animatu nahi izan ditu herritarrak, esanez egoki bereizteak “ingurune naturala babesteaz gain, udal-gastua murrizten eta etorkizunean zerbitzu horren tasak igotzea prebenitzen” duela.