Garbigune mugikorrean honako hondakin hauek bota ahal izango direla zehaztu du Udalak: etxeko tresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldeko olioa, telefono mugikorrak eta kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak eta tintazko kartutxoak, kapsulak (metalezkoak zein plastikozkoak), pilak, CDak, DVDak eta kaseteak, eta erradiografiak.
Informazio gehiago eskuratzeko, garbiker.bizkaia.eus/eu webgunea kontsultatu daiteke, edo 944 034 090 zenbakira deitu.