Badatoz Goierriko Ander Deuna jaiak!

Iratxe Ugartetxea Muelas

Hainbat jarduera eta ekitaldi egongo dira azaroaren 28an eta 30ean. © BARRIKAKO UDALA

Barrikako Goierri auzoak Ander Deuna jaiak ospatuko ditu datozen egunotan. Egun osoko egitaraua antolatu dute Udalak eta herriko zenbait taldeek azaroaren 28rako, Goierriko frontoian egingo dena, eta azaroaren 30ean Udalaren ekitaldi instituzionala izango da Goierriko ermitan, Ander Deuna egunaren harira.

Azaroak 28, zapatua

  • 11:00 Baserritar eta artisau azoka
  • 12:30 Txagu Magu magoa
  • 13:30 Bermut musikatua: LES LIONS DU MANUCHE
  • 14:30 Herri bazkaria (tiketak: goierribizirik@gmail.com)
  • 19:00 Umorezko bakarrizketa: MIRENKA (gaztelaniaz)
  • 20:30 Kontzertua: EZUSTEKOA EZ DEN BANDA...

Azaroak 30, astelehena

  • 11:00 Meza
  • 11:45 Aita Gotzon abesbatzari omenaldia, Aide abesbatzaren emanaldia eta lunch herrikoia

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun