Plan Partzialean zazpi lursail berri aurreikusten dira. Horietako bakoitzak dimentsio ezberdinak izango ditu, 1.500 eta 11.000 metro koadro artekoak. “Etorkizunean hirugarren sektorea garatzeko eta ekonomia-jarduerak bultzatzeko lekua erraztea da helburua”, aipatu du Anabel Landa Berangoko alkateak.
Landaida Goikoa 84.000 metro koadroko azaleran garatuko da. Horietako 24.500 metro koadro berdeguneetarako eta aparkalekuetarako bideratuko dituzte; eta beste 50.700 metro koadroetan eraiki ahal izango da.
Aipatu lursaila kokapen estrategikoa du, egungo industrialdeetarako sarbide zuzena hobetuko baitu, erdigunetik igaro barik. Sektore berriak Arene eta Arebeta lotuko ditu. Honenbestez, hiru zonaldeak batzen dituen lokarria izango da. Arebetaren kasuan, honek Eroski industria-gune berriaren parte izatea ahalbidetuko du.